domingo, 14 de diciembre de 2008

cube pelikula

cube pelikularekin erlazionatutako bi irudi ekartzen ditut.


kasu honetan pelikulan bezala ez dakigu non dagoen kokatuta, prespektibarekin jolasten du, ez dakigu zer dagoen goian eta zer behean. pelikulan hau gertatzen zaie, ez dakite beraien kuboaren kokapena egitura haundi horretan, gero konturatuko dira aldatuz doala.


beste irudi honetan mugimenduak eta denborak du garrantzia. pelikulan gertatzen den bezala egitura haundi baten zatiak mugitu egiten dira denbora zehatz baten arabera. arau batzuk beretzen dira baina deszifratzen jakin behar da.

domingo, 30 de noviembre de 2008

Eamesen bideoaren inguruan

klasean ikusitakoaren antzeko bideo bat jartzen dut hemen, gainera arearekin egina da, bigarren miniproiektuarekin erlazioa izanik.
honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue edo bideo gehiago ikusi hemen duzue webgunea: www.sandfantasy.com

lunes, 24 de noviembre de 2008

Kahn - i buruzko dokumentala


dokumental honetan arkitektoaren lana eta bizitza pertsonala nahasten dira, esango nuke batzuetan sentimenduak ere nahasten direla kahn-en bizitzan oso garrantzitsuak izan ziren pertsonak ateratzen direlako.
arkitektoaren izateko era zela eta lan gutxi egin zituen baina maisulanak dira hauek. Interesgarria da adituak eta jende arrunta eraikin hauei buruz iritzia ematen entzutea.
kahn artista bat izan zen bideoan askotan errepikatzen den bezala.

jueves, 20 de noviembre de 2008

Dagoeneko nere taldekideek ordenazio orokorraz hitzegin dutenez neri irakasleen etxebizitzak egitea egokitu zaidala besterik ez dut esango ( 4 zenbakia dutenak )


Irakasleen etxebizitzak garatzerakoan kontutan hartuko diren ideiak eta azterketa nagusiak dira honako hauek:

jueves, 6 de noviembre de 2008

mini proiektuaren gauzatzea

Ariketa honen inguruan hartutako erabaki eta ideia batzuk:













kateak zintzilik egotea nahi dudanez egitura bat gainjarri behar diot ur biltegiari.
kate nagusi bat egituraren puntu batetik bestera joango da erabat tentsatua eta honi lotuko zaizkio gainerako kateak. kate motaren arabera beheko partean ere lotuko dira eskailera egonkor bat osatzeko.





















3 kate mota ezberdin erabiliko dira


- funtzio ezberdinak dituztelako
- beraien bidez ingurua ezberdin pertzibituko delako, filtro funtzioa.

a kateak haundienak dira, (itsasontzietan zahartzen direnak berrerabili daitezke). Goiko begiralekuan barandila moduko bat osatu eta beheraino erortzen da paisaian zehar luzatuz.
b kateak tarteko tamainakoak dira, pisu propioari esker ez dute beheko euskarrik behar. paisaia ikusten baimenduko dute oraindik. Hauek ere lurretik luzatuko dira.
c kateak finenak dira. tarte horizontalak osatzeko aproposak, eskailerak egiteko bi muturretatik lotua eta tentsatua egon beharko da kate zati bakoitza, paisaia ikustea gehiago galerazten dute.


Paisaia antzemateko era ezberdinak daude proiektu honetan

- kateen tartetik, filtro moduan
- gune batzuetan kateak moztu eta natura enmarkatu bat ikusteko aukera ( mozututako kate hauek haizearekin mugitu egingo dira eta elkarren artean jotzen direnean soinua sortuko dute.)
- goiko begiralekutik inongo oztoporik gabe.




b motako kateen bidez osatutako lehenengo eskailera tramoa.
Nahiko pisutsuak direnez egonkor mantenduko dira nahiz eta behean lotuak ez egon.


















miércoles, 22 de octubre de 2008

1. mini proiektua: UR BILTEGIA

ariketa hau burutzeko kateak erabiliko ditudala erabaki dut. alde batetik nahiko merkeak direlako eta bestetik erraztasun haundia dagoelako nahi den lekutik mozteko eta baita loturak egiteko ere.


ideia nagusia goitik zintzilik dauden elementu batzuk baliatuta ur biltegiaren goiko parteraino igo ahal izatea izango da. honetarako derrigorrez beste egitura bat erabili beharko dut baina ahalik eta xumeena izatea saiatuko naiz.






Arazoetako bat gainean egon ahal izateko oinarri sendo bat lortzea zen baina kateekin egindako zenbait adibide baliagarri aurkitu ditut. kateak elkar lotuz sare antzeko bat lortzen da eta zati horizontaletan jartzeko egokia izan daiteke.







lunes, 6 de octubre de 2008

santoñara bidaia


















zenbait argazki esanguratsu