domingo, 30 de noviembre de 2008

Eamesen bideoaren inguruan

klasean ikusitakoaren antzeko bideo bat jartzen dut hemen, gainera arearekin egina da, bigarren miniproiektuarekin erlazioa izanik.
honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue edo bideo gehiago ikusi hemen duzue webgunea: www.sandfantasy.com

lunes, 24 de noviembre de 2008

Kahn - i buruzko dokumentala


dokumental honetan arkitektoaren lana eta bizitza pertsonala nahasten dira, esango nuke batzuetan sentimenduak ere nahasten direla kahn-en bizitzan oso garrantzitsuak izan ziren pertsonak ateratzen direlako.
arkitektoaren izateko era zela eta lan gutxi egin zituen baina maisulanak dira hauek. Interesgarria da adituak eta jende arrunta eraikin hauei buruz iritzia ematen entzutea.
kahn artista bat izan zen bideoan askotan errepikatzen den bezala.

jueves, 20 de noviembre de 2008

Dagoeneko nere taldekideek ordenazio orokorraz hitzegin dutenez neri irakasleen etxebizitzak egitea egokitu zaidala besterik ez dut esango ( 4 zenbakia dutenak )


Irakasleen etxebizitzak garatzerakoan kontutan hartuko diren ideiak eta azterketa nagusiak dira honako hauek:

jueves, 6 de noviembre de 2008

mini proiektuaren gauzatzea

Ariketa honen inguruan hartutako erabaki eta ideia batzuk:













kateak zintzilik egotea nahi dudanez egitura bat gainjarri behar diot ur biltegiari.
kate nagusi bat egituraren puntu batetik bestera joango da erabat tentsatua eta honi lotuko zaizkio gainerako kateak. kate motaren arabera beheko partean ere lotuko dira eskailera egonkor bat osatzeko.





















3 kate mota ezberdin erabiliko dira


- funtzio ezberdinak dituztelako
- beraien bidez ingurua ezberdin pertzibituko delako, filtro funtzioa.

a kateak haundienak dira, (itsasontzietan zahartzen direnak berrerabili daitezke). Goiko begiralekuan barandila moduko bat osatu eta beheraino erortzen da paisaian zehar luzatuz.
b kateak tarteko tamainakoak dira, pisu propioari esker ez dute beheko euskarrik behar. paisaia ikusten baimenduko dute oraindik. Hauek ere lurretik luzatuko dira.
c kateak finenak dira. tarte horizontalak osatzeko aproposak, eskailerak egiteko bi muturretatik lotua eta tentsatua egon beharko da kate zati bakoitza, paisaia ikustea gehiago galerazten dute.


Paisaia antzemateko era ezberdinak daude proiektu honetan

- kateen tartetik, filtro moduan
- gune batzuetan kateak moztu eta natura enmarkatu bat ikusteko aukera ( mozututako kate hauek haizearekin mugitu egingo dira eta elkarren artean jotzen direnean soinua sortuko dute.)
- goiko begiralekutik inongo oztoporik gabe.




b motako kateen bidez osatutako lehenengo eskailera tramoa.
Nahiko pisutsuak direnez egonkor mantenduko dira nahiz eta behean lotuak ez egon.